Archivo de la etiqueta: gabonetako otzara

Santo Tomas jaia Cantarrana eskolan

Guraso agurgarriok:

Abenduaren 21ean arratsaldean Santo Tomas jaia ospatuko dugu eskolan. Ikasleentzat zaintzaileak izango ditugu. Hainbat ekintza antolatuko ditugu: bertsolariak, ipuin kontalaria, euskal dantzak, abestiak, tailerrak etab. Horrez gain pintxoak jateko aukera izango duzue edo familiarekin gabonetako argazki profesionala ateratzeko aukera. Gabonetako saskiak zozketatuko ditugu eta bigarren eskuko jostailuak saldu, horretarako, etxean dituzuen eta erabiltzen ez dituzuen jostailuak eskolara ekarri ahal dituzue. Saskiak prestatzeko ikasle bakoitzak gabonetako produktuak ekartzeko eskatuko dizuegu, zuek nahi duzuen produktu edo produktuak. Lortzen den diruarekin baserrietarako irteerak etab. ordainduko dira.

Dagoeneko hasi gara produktuak eta jostailuak jasotzen.
Galderaren bat baduzue hemendik kontaktatu eta lehen bait lehen erantzungo dizuegu.

Eskerrik asko zuen paregabeko laguntzagatik.

Oharra: Hona hemen orain arte jasotako otzara batzuk:

Sigue leyendo Santo Tomas jaia Cantarrana eskolan