Todas las entradas de: admin

Pilotari profesionalen bisita

Hizkuntza-Normalkuntza planaren barruan, euskal pilota txapelketa egin genuen eskolan bigarren hiruhilabetean.Txapelketa honi amaiera emateko, Pablo Berasaluze eta Ibai Zabala pilotari profesionalen bisita izan genuen martxoaren amaieran. Pilotariek ikasleen galderak erantzun zituzten eta sari banaketarekin laguntza eman ziguten.

Hona hemen egun horretako argazkiak. Mila esker pilotariei etorri izanagatik, eta Bizkaiko Pilota Federakundeari bere laguntza itzelagatik.

 [imagebrowser id=17]

Bigarren eguna

Eguna iluna argitu da baina azkenean euria desagertu da eta batzuk ibilaldia ederra egin dugu.

Ah! eta erroskilak egin eta DASTATU ditugu. Ederrak benetan!!!

Beno, bihar berriro etxera. Ea eguraldiak laguntzen gaituen eta Ekainberri ikusten dugun etxeratu aurretik.

Ahaztu gabe! 4:30etan helduko gara gutxi gora behera.Gurasoak besarkatzeko gogo handia daukagu, hau da, egon denok ordurako!.

Matrikula 2012-2013

Guraso agurgarriok:

Matrikula epea Urtarrilaren 30ean zabalduko da eta Otsailaren 10ean itxiko da. (Online matrikulazioa otsailaren 9an itxiko da)

Honako Link hauek jarraituz, informazio guztia topa dezakezue:

Estimados padres/madres:

El plazo de matrícula para el siguente curso 2012-2013 se abrirá el próximo día 30 de enero y se cerrará el día 10 de febrero. (La matrícula online se cerrará el día 9 de febrero)

A través de los siguientes enlaces podréis obtener toda la información necesaria:

Matrikulazioari buruzko informazioa euskaraz.

Información sobre matrícula en castellano.

[singlepic id=89 w=500 h=333 float=]