Archivo de la categoría: Uncategorized

Cantarrana eskolak familiei:

Familia estimatuak:

Duela gutxi jakin dugu ikasgelen itxiera beste abisu bat eman arte luzatzen dela; beraz, Cantarrana Ikastetxe Publikoan lan egiten dugun guztiok lasaitasun eta esker oneko mezua helarazi nahi dizuegu.

Jakitun gara egoera honek ezinegona eta kezka ekarri duela gure etxeetara esparru askotan eta maila desberdinetan. Gure familien eta lagunen osasunarekiko kezkari, zenbait kasutan lan- eta ekonomia-ziurgabetasunari eta lana eta familia uztartzeak dakartzan zailtasunei, zuen seme-alaben eskola-lanen arreta ere gehitu behar zaie.

Ezer baino lehen, eskerrak eta esker ona adierazi nahi dizkizuegu, eskola-etapa berri eta ezezagun hau nola onartzen eta aurrera eramaten ari zareten ikusita. Egun gutxitan jaso dituzue deiak, e-mailak, liburuak, fitxak, koadernotxoak … Informazio mordoa, zuen seme-alaben eskola-jarduerak ahalik eta biderik onenetik jarrai dezan.

Ulertu behar duzue gure lana eta erantzukizuna dela ikasleei helaraztea, eskura ditugun bideetatik, eskola-jarduera ahalik eta normalizatuena izaten jarraitzeko behar den materiala, bizi dugun egoera zaila kontuan hartuta. Horretarako, geure onena ematen ari gara, egoera berria baita irakasleentzat ere. Lan latza da, pozez egiten duguna, eta gure familien ondoan konfinatzeak ahalbidetzen digun irribarre onenarekin.

Familiek funtsezko eginkizuna betetzen duzue prozesu horretan, ez hainbeste eskola-eremuan, baizik eta emozionalean. Zuek bezalako inor ez egoera kalibratzeko eta horren arabera erabakitzeko. Zuek bezalako inor ez etxean lasaitasuna eta sen ona eskaintzeko eta erakusteko. Bizitzea tokatzen ari zaiguna bezalako isolamendu egoera batean, inguratzen gaituenekiko hurbiltasuna funtsezkoa da.

Eskolako lanak egiten laguntzera animatzen zaituztegu, baina estutasunik gabe, antsietaterik gabe, presarik gabe. Badakigu familia-egoera ugari gertatzen ari direla, eta, batzuetan, lehentasuna eman beharko diezuela beste lan batzuk egiteari. Etengabe izango gaituzue ondoan, elkarlanean, proposatzen, aholkatzen, laguntzen. Laguntza eska dezakezue behar duzuen guztietan, badakizue zein diren horretarako bideak. Ez dizuegu inoiz eskatuko gure funtzioa ordezteko, eta guk ere ez dugu zuena ordezkatuko, osatu egin behar dugu. Malgutasunak familiak eta irakasleak ezaugarrituko dituen zerbait izan behar du egunotan.

Ez dugu agur esan nahi gure esker ona berretsi gabe zuen ulermenagatik eta lankidetzagatik. Behar duzuenerako gaituzuela behin eta berriz esan gabe ere ez dugu agur esango. Cantarrana familia handia da, eta oraingo honetan inoiz baino batuago egongo da. Berandu baino lehen, aurrez aurre egoteko aukera izango dugu; izan ere, haurrek jendarteratutako esaldiak dioen bezala, DENA ONDO ATERAKO DA!

ETXEAN GERATU (1)

 

Eskolen aldi baterako etetearen luzapena – Prórroga de la suspensión temporal de las clases

Familia agurgarriok: Hona hemen gaurkoan Hezkuntza Sailburuak helarazi digun oharra.

Gure partetik, lanean jarraitzen dugu Hezkuntza Sailak ezarritako aginduak betetzen.

————————————————————————————————–

Estimadas familias: En el link superior adjuntamos la nota informativa de la Consejera de Educación.

Por nuestra parte, seguimos trabajando bajo las directrices del Departamento de Educación.

Comunicado Urgente

Estimadas familias: Ante la reciente medida que decreta el cierre temporal de las aulas y sus posteriores modificaciones, desde el centro nos vemos en la necesidad de adoptar nuevas medidas y formas de trabajo para los próximos días. Para ello es necesaria la colaboración de las familias en aras a mantener una comunicación bidireccional fluida, es por eso que os pedimos que a la mayor brevedad posible nos hagáis llegar una dirección de correo electrónico en la que podáis estar localizables y a la que poder enviar material didáctico para vuestros hijos e hijas. Os pedimos que nos enviéis un email con vuestros datos a la siguiente dirección: info@cantarranaeskola.com. Es suficiente con que nos digáis el nombre de vuestro hijo o hija. En cuanto tengamos los emails, los tutores se pondrán en contacto con vosotros para explicaros la forma de trabajo mientras dure el cierre de las aulas.

Os pedimos por favor que difundáis esta información entre el resto de padres y madres

Muchas gracias por vuestra colaboración.

Nota: Las familias de 5º y 6º de Primaria no necesitan enviarnos nada ya que su forma de trabajo y medio de comunicación con el centro están resueltos.

Coronavirus

Familia agurgarriok: Atxekita doakizue Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak emandako aginduei jarraituz zuen seme-alabek gaur etxera eramango duten zirkularra.

Laburbilduz: Klaserik ez da egongo hurrengo 15 egunetan, gaurtik hasita.

Gurekin harremanetan ipintzeko ohiko bideek indarrean jarraituko dute epe honetan.

Agur bero bat.


Estimadas familias: Adjuntamos la circular que hoy llevarán vuestros/as hijos/as siguiendo las indicaciones del Departamento de Educación del Gobierno vasco.

Las clases quedan suspendidas a partir de hoy durante 15 días.

Los canales habituales de comunicación con el centro permanecerán activos durante este periodo.

Un cordial saludo.

Ordutegi aldaketa – Cambio de horario

Familia agurgarriak: Jakitun zarete eskolan egindako ordutegi aldaketaren proposamenak %70aren babesa lortu zuela. Hala eta guztiz ere Hezkuntza Sailak ez du aldaketa hau onartu beste eskola batekin elkarbanatzen dugun autobusa dela eta. Hortaz, hurrengo ikasturtean aurtengo ordutegi berberarekin jarraituko dugu. 

———————————-

Estimadas familias: Como ya sabéis, el proceso iniciado en el centro para el cambio de horario obtuvo un apoyo del 70%. Pese a ello, el Departamento de Educación no ha admitido dicho cambio debido al autobús que nuestro centro comparte con otro centro de la localidad. Por tanto, el curso que viene continuaremos con el horario actual.

Santo Tomas eguneko kontuak – Las cuentas de Santo Tomás

Kaixo guztioi. Lehenik eta behin atzokoan gurera etorri zineten guztioi gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu, bereziki zuen parte hartzearen bidez izugarrizko laguntza eman zenigutenoi eta bolondresei ere.

Atzokoan guztira 1158.43€ lortu genituen. Otzaretan 609, jostailuetan 148 eta Txosnan 401,43.

Benetan mila esker!

Hola a todos y todas. Lo primero de todo nos gustaría agradeceros a todos/as la presencia en nuestra fiesta de ayer y de forma muy especial a aquellos y aquellas que colaboraron con sus actividades y a los/as voluntarios/as.

Ayer se recaudaron un total de 1158.43€. Cestas 609, juguetes 148 y txosna 401.43.

Muchas gracias de corazón.

Ordutegi aldaketa proposamena – Propuesta de cambio de horario

Guraso agurgarriok:

Gaur zuen seme alabek ordutegia aldatzeko proposamena duen zirkularra eramango dute etxera. Oso garrantzitsua da botoa ematea. Ondo irakurri, mesedez, eta zalantzarik izatekotan eskolan galdetu.

Mila esker!

Estimadas familias:

Hoy vuestros/as hijos/as llevarán una circular con la propuesta de cambio de horario. Es importantísimo votar. Os pedimos por favor que leáis con atención las instrucciones y si tenéis alguna duda os pongáis en contacto con la escuela.

Muchas gracias.