Cantarrana Eskola Publikoa Bizkaiko Meatzaldean kokatuta dago, Muskiz herrian, hain zuzen ere.
Gure helbururik nagusiena ikaslearen bilakaera orokorra bultzatzea da. Horretarako kalitatezko hezkuntza eskaintzen dugu ikaslearen premia eta interesetatik abiatuta.
Gure ikastetxean 306 ikasle inguru daude. Horietatik 127 Haur Hezkuntzan eta 179 Lehen Hezkuntzan. Horiekin aritzeko, 37 irakasle eta 2 HLE (Hezkuntza Laguntzeko Espezialista) gaude.
Hauek dira eskolak eskaintzen dituen ereduak:
– B eredua: 2. mailatik gora.
– D eredua: Haur eta Lehen Hezkuntzako maila guztietan.
18 urte arteko irakaskuntza egiten jarrai dezakete DBHko Muskizko Institutoa ondoan dagoela
PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK
INGELES GOIZTIARRA: 4 urtetik aurrera Ingelesa ikasten dute eta Lehen Hezkuntzan, ziklo bakoitzean, Ingelesez tailerrak burutzen dituzte
LAGUNTZA ETA ORIENTAZIO ZERBITZUA.
IGERIKETA: Hirugarren hiruhilabetean 2. zikloko ikasleak herriko igerilekuetara joango dira
NORMALKUNTZA: Bere helburu nagusia ikastetxeko eremu guztietan eta ajente guztien artean, gurasoak barne, euskera indartzea da.
HARRERA PLANA: helburu nagusia integrazio egokia lortzea da.
ELKARBIZITZA: tolerantzia, errespetua eta elkartasuna indartzea lortu nahi dugu.
IRRATI SAIOAK , BERTSOGINTZA, SEXU HEZIKETA, TAILERRAK, IDAZLEAK ESKOLAN … eta hainbat proiektu gehiagoetan parte hartzen dugu.