Todas las entradas de: bigarrenziklo

4.MAILAKO IRRATSAIOA

Aurreko astean,  laugarren B.ko irratsaioaren txanda izan zen. Hona hemen, audioa denok entzuteko:

Clip de audio: Es necesario tener Adobe Flash Player (versión 9 o superior) para reproducir este clip de audio. Descargue la versión más reciente aquí. También necesita tener activado Javascript en su navegador.

4. mailako nekazariak

Lehenengo sektoreko lanak ikasten ari garela aprobetxatuz, ortu berrira

joan ginen 4.mailako ikasleok gure lehenengo nekazari lanak egitera.

Egun horretan, lurra jada goldaturik eta ongarriturik zegoenez, gure lana

landatzea eta ureztatzea izan zen.

Datorren asteetan zehar landatutako porruak eta azak zainduko ditugu

uzta biltzeko momentua ailegatu arte.

Hona hemen egun horretako argazkiak!

3. Mailako Kanguroak

3. Mailako ikasleek biderkatzeko taulak ikasi dituzte. Haiek egindako kanguroak           saltoka izan ditugu gelatik helmugara ailegatu arte. Oso lagungarriak izan dira      animalia hauek, taula bat menperatuz gero jauzi bat egin dute eta.                   

Orain prest zatiketak egiteko.