Zein zen gabonetako Euskal afari tipikoa?

Gabonetako euskal afari tipikoa urte askotan familia mahai baten inguruan bildu zuena, ortuak edo / eta itsasoak ematen  zituzten produktuetan oinarritzen zen. Jakina , menuak jangartxuak ziren iraganeko herstura ekonomikoa zela eta alde batetik ,eta  Elizak inposatutako bijilia bestetik. Gaur egun Euskal etxe gehienetan zerbitzatu egin diren Gabonetako menuak ez dute zerikusirik garai hartako menuekin.

Gabonetako menu tipikoa

Gabonetako afariaren lehen platera azalorea edo aza ohi zen. Barazki gozo hauek , sasoi honetan ortuan inoiz falta ziren sasoiko produktuak ziren. Nafarroan kardua edo borraja lehen plater zerbitzatu ohi ziren,  Nafarroako ortuko ohiko produktuak direlako. Bigarren platera bisigua edo txitxarroa izan ohi zen.  Beste ohiko aukera mahaian zerbitzatzeko, baserrietan hazten zen kapoia izaten zen. Kapoia antzina luxuzko plater bat jotzen zen. Arkume eta antxume halaber Euskal Gabonetako afari tipikoa izan ziren, askotan oilaskoa edo kapoiaren  ordez

Gabonetako postreak

Postre tradizionalak era askotakoak eta ugariak ziren lekuaren eta despentsaren erabilgarritasunaren arabera .Ezagunenak intxaur saltsa eta sagar erreak  edo konpota ziren. Biek, lehen eta bigarren plater bezala, sasoiko produktuak ziren ere. Intxaur saltsa ; intxaurraz ,kanelaz eta azukreaz eginda dagoen bertako postre gozoa da. Konpota edo sagar erreak postre oso osasungarria da eta askotan aiton-amonen dietarekin lotuta aurkitzen dugu askotan. Gaztainak jatea oso ohitura zaharra zen ere. Geroxeago sartu ziren beste etxeko gozokiak , hala nola  arroz esnea , turroia , mazapanak eta gazta.

Denboraz beste produktu tipikoak iritsi ziren eta klasikoak bihurtu ziren , hala nola makailua , barraskiloak eta aingirak. Barrazkilioak saltsan buztinaz egindako kazoletan zerbitzatzen ziren eta gaur egungo Gabonetako afari tipikoa dugu etxe askotan.

Aingirak buztinezko lapikoetan heltzen ziren Euskal Herriko etxe askotara, baina zoritxarrez ohitura hori galdu dugu duten salneurri altuaren erruz. Asiako merkatuen lehiakortasunak ere, ondorio hori ekarri du euskal etxeetara. Zorionez, aingiren ordez, makailaua edo bisigua sukaldatzen ditugu txoko eta etxeetan.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *