«Cenizas» antzeslan musikala

Gaur, bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasle guztiak Meatzari Aretora joan dira «Cenizas» izeneko antzeslan musikala ikustera.

Ikusitako lana, Gioachino Rossini musikagile italiarraren obra baten oinarritutako Peter Yde-ren moldaketa da. 1817. urtean «La Cenerentola» opera konposatu zuen Rossinik, «Cenicienta» edo «Mari Errauskin» ipuin herrikoian oinarrituta.  Peter Yde-k umeentzako moldaketa berezia egin du, oso antzeslan didaktiko eta dibertigarria bilakatu duelarik.

Umeek obran parte hartze zuzena izan dute eta primeran pasatu dute. Amaitu denean, txalo zaparrada galanta eman diete antzesle nagusiei.

Link honen bitartez, obraren inguruko informazioa irakur dezakezue:

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *