Archivo de la etiqueta: euskararen kanpaina

Euskararen aldeko kanpaina

Aurreko astean ikasturte honetako euskararen aldeko bigarren kanpaina izan genuen gure eskolan.

Ekintza desberdin asko antolatu genituen: Euskal kirolak, Saski-naski jolasa, dantza tailerra, eta abar… Ekintza nagusia ostiraleko Pintxo Eguna izan zen. Pintxo egunean, astean zehar prestatutako errezetak aurrera ateratzen ditugu eskolako ikasgela guztietan. Mundu guztiari aurkeztu eta gero, guztion artean jaten ditugu. Bai goxo gauza guztiak!! Argazki batzuk aurkeztuko dizkizuegu zuek ere ikusteko!

Argazki guztiak – Todas las fotos

Asteari amaiera emateko eskolako patioan guztiok batera euskal dantza bat egin genuen. Bideo labur bat ere badaukagu.