Gaur, bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasle guztiak Meatzari Aretora joan dira «Cenizas» izeneko antzeslan musikala ikustera.
Ikusitako lana, Gioachino Rossini musikagile italiarraren obra baten oinarritutako Peter Yde-ren moldaketa da. 1817. urtean «La Cenerentola» opera konposatu zuen Rossinik, «Cenicienta» edo «Mari Errauskin» ipuin herrikoian oinarrituta. Peter Yde-k umeentzako moldaketa berezia egin du, oso antzeslan didaktiko eta dibertigarria bilakatu duelarik.
Umeek obran parte hartze zuzena izan dute eta primeran pasatu dute. Amaitu denean, txalo zaparrada galanta eman diete antzesle nagusiei.
[singlepic id=259 w=640 h=480 float=center]
Link honen bitartez, obraren inguruko informazioa irakur dezakezue: