Basatxerri

Basatxerrik kalitate handiko txerrikiak eskaintzen dizkigu. Izan ere, txerriak hazten ditu modu askean Euskal Herriko mendi eta bazkalekuetan. Ikasleok txerri-hazkuntzaren nondik norako guztiak ikasi ditugu ingurune natural batean, eta bakar-bakarrik produktu naturaletan oinarritutako elikagaiak ematen zaizkiela ezagutu dugu. Ikusi dugu produktu asko eta asko sortzen direla txerriarengandik, eta horiek nola ekoizten, ontziratzen eta tratatzen diren gure mahaira jaki gozo-gozoa bilakatuta hel daitezen.

basetxerri USURBIL (63)

Argazki guztiak – Todas las fotos

Basatxerri  nos ofrece carne de cerdo de gran calidad. De hecho, los cerdos se crían en libertad  en los montes y pastizales del País Vasco. L@s alumn@s hemos visto todos los pormenores de la cría del cerdo en un entorno natural. También hemos visto que muchos productos que surgen del cerdo llegan a nuestra mesa convertidos en comida.

4. dantza tailerra 2016

Kaixo lagunok:

Laugarren tailerra amaitu dugu eta kostatu zaigu grabatutakoa eskegitzea baina hemen dago azkenik. Arazoa izan da hirugarren dantzaren bideoa txarto atera dela eta zain egon gara ea zuetariko norbaitek bidaltzen zuen zer edo zer.

Argazki guztiak – Todas las fotos

Beno, berdin da. Hemen dugu daukaguna ea gustatzen zaizuen!!!!

Agur eta ondo izan.

Bideoak:

Euskararen aldeko kanpaina – Campaña a favor del euskara

Guraso agurgarriok:

Aste honetan aurtengo euskararen aldeko 2. kanpaina ospatuko dugu eskolan. Kanpaina hauen asmoa ikasleengan euskararen aldeko jarrera positiboa piztea eta beronen erabilera sustatzea dira. Ekintza asko antolatu ditugu eta hauei amaiera emateko zuen bertaratzearekin kontatu nahi genuke.

Ostiralean, arratsaldeko 16:30-etan, eskolako patioan, “Pausoz-pauso” eta “Zazpi jauzi” dantzatuko ditugu eta honen ostean, Cantarrana eskolako ereserki berria estreinatuko dugu zuekin batera abestuz. Oraindik ez baduzue ezagutzen, bilatu ezazue gure webgunean bertan.

Zuek gure artean dantzatzen eta abesten ikusteko asmoz, jaso ezazue agur bero bat.

—————-

Estimad@s padres y madres:

Durante esta semana vamos a celebrar en la escuela la segunda “campaña a favor del euskara” anual dedicada a la promoción de la actitud positiva hacia nuestra lengua y al fomento de su uso. Realizaremos una gran variedad de actividades y como colofón, nos gustaría contar con vuestra presencia.

El viernes, a las 16:30 horas, en el patio de la escuela, bailaremos “Pausoz – pauso” y “Zazpi jauzi” para después estrenar el nuevo himno de Cantarrana cantándolo junto a tod@s vosotr@s. Si aún no lo conocéis, podéis encontrarlo en nuestra web

Esperando que os unáis a bailar y cantar entre nosotros, recibid un cordial saludo.

Mitologia proiektua Haur Hezkuntzan – Proyecto «Mitología» en Educación Infantil

Aste honetan Haur Hezkuntza 4 eta 5 urteko ikasleek «Mitologia» proiektuarekin amaitu dute. Hona hemen atzo 5 urteko neska mutilek proiektuaren amaiera moduan prestatu zuten ekintzaren bideoa. Edabe magiko bat prestatzen aritu ziren eta etorkizunean gogoratzeko grabatu egin genuen…

Esta semana, los alumnos y alumnas de 4 y 5 años de Educación Infantil han concluido el proyecto «Mitología». Os presentamos el video con la actividad que prepararon ayer para dar por finalizado el proyecto. Prepararon una poción mágica y lo grabamos para poder recordarlo en el futuro…