Ikasturte hasiera – Comienzo de curso

Kaixo guztioi: Dakizuen moduan bihar, irailak 7, 2017-2018 ikasturteari hasiera emango diogu. Biharko egunean ordutegi berezia izango dugu aurkezpenerako eta honako hau izando da:

  • 11:00-etatik 13:00-etara.

Ostiralean goizeko ordutegi arrunta izango dugu 9:30-etatik 13:30-etara. Jantokia ere ostiralean hasiko da eta 15:00ak arte egongo dira.

Bihar arte!!

———————————–

¡Muy buenas a tod@s! Como ya sabéis, mañana, 7 de septiembre, daremos comienzo al nuevo curso escolar 2017-2018. Tendremos un horario especial para la presentación que será el siguiente:

  • 11:00 a 13:00

A partir del viernes tendremos el horario convencional de mañana, de 9:30 a 13:30. El comedor dará comienzo el mismo viernes y l@s usuari@s estarán hasta las 15:00 en el centro.

¡Hasta mañana!

Euskararen aldeko kanpaina

Aurreko astean ikasturte honetako euskararen aldeko bigarren kanpaina izan genuen gure eskolan.

Ekintza desberdin asko antolatu genituen: Euskal kirolak, Saski-naski jolasa, dantza tailerra, eta abar… Ekintza nagusia ostiraleko Pintxo Eguna izan zen. Pintxo egunean, astean zehar prestatutako errezetak aurrera ateratzen ditugu eskolako ikasgela guztietan. Mundu guztiari aurkeztu eta gero, guztion artean jaten ditugu. Bai goxo gauza guztiak!! Argazki batzuk aurkeztuko dizkizuegu zuek ere ikusteko!

Argazki guztiak – Todas las fotos

Asteari amaiera emateko eskolako patioan guztiok batera euskal dantza bat egin genuen. Bideo labur bat ere badaukagu.

Maiatzak 23-ko greba – Jornada de huelga para el día 23 de mayo

Familia agurgarriok:

Bihar, asteartea, maiatzaren 23an grebarako deialdia dago unibertsitatez besteko hezkuntza publikoaren sektorean (Irakasleak, Hezkuntza Bereziko Hezitzaileak, Sukaldari eta Garbitzaileak, Haurreskoletako Hezitzaile eta Langileak). Gure ikastetxean honako pertsonek bat egingo dute deialdiarekin:

  • % 63 irakasle.
  • %25 sukaldari.
  • %0 hezitzailea.

Estimadas familias:

Mañana, martes, día 23 de mayo, está convocada huelga en el sector de la enseñanza pública no universitaria (Maestros/as, auxiliares, cocineros/as, sector de limpieza, trabajadores/as y auxiliares de Haurreskolak). En nuestro centro se sumarán a dicha convocatoria:

–          63% profesores/as.

–          25% de las cocineras/os.

–         0% de auxiliares

 

LA DIRECTORA