Archivo de la categoría: 1.ziklo

2. mailakoen hazitegiak – Los semilleros de 2º.

Kaixo lagunok:

Berriro ere zuekin beste ekintza interesgarria konpartitzeko.

Animalien gaia amaitu ondoren landareekin hasi gara eta nola jaiotzen diren landareak ikusteko indaba eta piperren haziak erein egin ditugu.

Landatu genuenetik egun batzuk pasatu dira eta ondo zainduta daudenez landare batzuk ateratzen hasi dira.

Orain piperrak bakarrik falta dira, jaiotzerakoan esango dizuegu.

Egoitz, Iker, Adam, Sendoa, Itsaso, Rayan, Leire, Garikoitz, Markel, Ainhize, Ane, Aratz, Aitana, Izaro eta Bego.

Argazki guztiak – Todas las fotos

2. mailakoen ikasgelako Zoo-a

Kaixo lagunok!

2. mailakoak gara eta animalien gaia amaitu dugunez, pentsatu dugu zuekin konpartitzea polita izango dela.

Hau dela eta, gure pelutxezko panpinekin zoo bat prestatu dugu. Ez dago mota guztietako animaliarik baina nahiko ondo geratu zaigu, ezta?

Zuen gustukoa izatea espero dugu.

Hurrengora arte!

Egoitz, Iker, Adam, Sendoa, Itsaso, Rayan, Leire, Garikoitz, Markel, Ainhize, Ane, Aratz, Aitana, Izaro eta Bego.

Argazki guztiak – Todas las fotos

 

Euskal dantza tailerra 2017

Dakizuen moduan lehengo zikloko ikasleek euskal dantza tailerra egiten dute urtero. Tailerra amaitzerakoan gurasoen aurrean arkezten dituzte bost astetan zehar egindako aurrerapenak.

Hona hemen azkeneko tailerreko bideoak:

Como ya sabéis, los alumnos y alumnas de primer ciclo realizan talleres de Euskal dantzak. Al finalizar, bailan ante los padres y madres para mostrarles los progresos realizados durante las cinco semanas que dura dicho taller.