Archivo por meses: mayo 2016

Basatxerri

Basatxerrik kalitate handiko txerrikiak eskaintzen dizkigu. Izan ere, txerriak hazten ditu modu askean Euskal Herriko mendi eta bazkalekuetan. Ikasleok txerri-hazkuntzaren nondik norako guztiak ikasi ditugu ingurune natural batean, eta bakar-bakarrik produktu naturaletan oinarritutako elikagaiak ematen zaizkiela ezagutu dugu. Ikusi dugu produktu asko eta asko sortzen direla txerriarengandik, eta horiek nola ekoizten, ontziratzen eta tratatzen diren gure mahaira jaki gozo-gozoa bilakatuta hel daitezen.

basetxerri USURBIL (63)

Argazki guztiak – Todas las fotos

Basatxerri  nos ofrece carne de cerdo de gran calidad. De hecho, los cerdos se crían en libertad  en los montes y pastizales del País Vasco. L@s alumn@s hemos visto todos los pormenores de la cría del cerdo en un entorno natural. También hemos visto que muchos productos que surgen del cerdo llegan a nuestra mesa convertidos en comida.

4. dantza tailerra 2016

Kaixo lagunok:

Laugarren tailerra amaitu dugu eta kostatu zaigu grabatutakoa eskegitzea baina hemen dago azkenik. Arazoa izan da hirugarren dantzaren bideoa txarto atera dela eta zain egon gara ea zuetariko norbaitek bidaltzen zuen zer edo zer.

Argazki guztiak – Todas las fotos

Beno, berdin da. Hemen dugu daukaguna ea gustatzen zaizuen!!!!

Agur eta ondo izan.

Bideoak: