Archivo de la etiqueta: muskiz

FEKOOR-eko lagunen bisita – Visita de nuestros amigos de FEKOOR

Fekoor, gutxitasun fisikoa edo/ta organikoa duten Bizkaiko pertsonen federazioa da. Aurreko astean gure eskolan egon ziren eta gutxitasun horiek beraientzako oztopo ez direla erakutsi ziguten. Aurrera lagunok!

Fekoor es la federación de personas con discapacidad física y/u orgánica de Bizkaia. La semana pasada nos hicieron una visita y nos demostraron que esas discapacidades no suponen ninguna barrera para ellos y ellas. ¡Adelante amigos!

Argazki guztiak – Todas las fotos

Loreak

Kaixo lagunok:

Udaberria hurbiltzen ari da eta egunen luzera eta argitasunean nabaritzen ari gara.

Hori dela eta, gelan hiru lorontzi hauek prestatu genituen lehenengo egunean. Momentuz ondo doala ematen du baina oraindik oso goiz da aterako den lorea erakusteko.

Baina egon lasai, hori gertatuko denean beste argazki batzuk eskegiko ditugu.

Zer izango ote dira….?

1.A mailako ikasleak.

Euskara maila igotzeko eskola kanpoko ekintza – Actividad extra escolar para la mejora del nivel de euskara

Muskizko Udalaren Euskara Zerbitzuaren eskutik, gure eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleek, beraien euskara maila hobetzera zuzendutako eskola kanpoko ekintza batetan parte hartu ahal izango dute Aste Santuko oporren ostetik aurrera. Ekintza hau doanekoa da.

Ekintza hauek astelehenetan, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara eta asteazkenetan 15:00etatik 17:00etara izango dira eta izakera ludikoa eta dinamikoa izango dute. Asteko saio bakar batean parte hartzeko aukera ere badago.

Parte hartu nahi duzuen horiek, mesedez izena eman aste honetako ostirala baino lehen. Denbora behar dugu taldeak antolatzeko beraz, garrantzitsua da zuen erantzuna jasotzea.

Mila esker.

De la mano del Servicio de Euskara del Ayuntamiento de Muskiz, nuestros alumnos y alumnas de Primaria podrán, después de las vacaciones de Semana Santa, participar en una actividad extraescolar dirigida a la mejora de su nivel de euskara. Dicha actividad será completamente gratuita.

Se realizarán los lunes de 17:00 a 18:30 y los miércoles de 15:00 a 17:00 y tendrán un carácter lúdico y dinámico. También cabe la posibilidad de participar en una sola de las sesiones semanales.

Todos aquellos que quieran participar deberán entregar la hoja de inscripción cumplimentada antes del viernes de esta semana. Necesitamos tiempo para organizar los grupos por lo que vuestra respuesta es importante.

Muchas gracias.

Euskal dantza tailerra, 2016-ko otsaila

Kaixo lagunok:

Ikasurtea aurrera doa eta guk egindako lana ere. Beste tailer bat egin dugunez hona hemen gurasoen aurrean aurkeztu genuena.

Espero dugu guk bezain ondo pasatzea.

June, Endika, Leire O., Gorka, Eder, Izaro O., Leire V., Aritz, Markel, Sendoa, Itsaso eta Bego.

Hiru bideo eta zenbait argazki dituzue ikusgai:

 

Argazki guztiak – Todas las fotos

Cantarrana ereserkia amaituta – Himno de Cantarrana terminado

Orain dela hilabete bat, gutxi gora behera, gure ereserkiaren berri eman genizuen eskolako blogean. Lanaren gehiengoa eginda zegoela esan genizuen momentu hartan eta zuen laguntza eskatu genuen geratzen zenarekin amaitzeko. Deialdi hori arrakastatsua izan da eta aste gutxi batzuetan abestiaren aurreneko bertsioarekin amaitzea lortu dugu.

Captura de pantalla 2016-02-25 a las 15.18.43

Cantarrana ereserkia gure musika maisuak asmatu du. Berari dagozkio doinuak, hitzak, kitarrak, perkusioa, baxua, pianoa eta nahasketa guztiak. Eskolako ikasle baten aita izan da saxofoilaria, Luis Miguel García eta azkenik, IES Muskizeko musika irakaslea izan da bere ahotsa ipini duena, Iratxe Martínez de Arenaza. Azken bi hauei, Luis Miguel eta Iratxeri, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu eskolaren izenean.

Zuen gustukua izango delakoan, hona hemen gure ereserki berria:

Hace aproximadamente un mes os hablamos del himno de Cantarrana en el blog. Os comentamos que gran parte del trabajo ya estaba hecho y os pedimos colaboración para terminar lo que faltaba. Aquella petición dio su fruto y con vuestra colaboración hemos conseguido terminar en unas pocas semanas con la primera versión del que será nuestro himno.

El himno lo ha compuesto nuestro profesor de música. A él le corresponden las melodías, letra, guitarras, percusión, bajo, teclado y edición. Para concluir el trabajo hemos contado con la colaboración excepcional de Luis Miguel García, padre de una alumna del centro, al saxofón y de Iratxe Martínez de Arenaza, profesora de música del IES Muskiz, a la voz. A estos dos últimos, Luis Miguel e Iratxe queremos agradecerles su colaboración en nombre de todos los que formamos Cantarrana.

Esperando que sea de vuestro agrado, podéis escuchar nuestro himno en el link superior.