Archivo de la etiqueta: normalkuntza

Euskaren erabileraren aldeko kanpaina

Hurrengo astean, urtarrilaren 21 eta 25a bitartean, aurtengo euskararen erabileraren aldeko lehengo kanpaina ospatuko dugu eskolan. Ikasleek helburu honi lotutako hainbat ekintza berezi egingo dute egun horietan.

Ekintza berezietako bat “Behin betiko” abestia ikasi eta kantatzea izango da. Ikasgeletan eta musika klasean landuko dute abestia eta ostiral arratsaldean, urtarrilak 25, eskolako patioan abestuko dute.

Ekintza honetan parte hartzen gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako, jarraian, abestiaren doinua eta hitzak utziko dizkizuegu zuek etxean ere landu ahal izateko.

Mila esker zuen laguntza eta partehartzeagatik!