Archivos de la categoría berriak

Goiztiarren zerbitzua – Servicio “madrugadores”

Goiztiarrentzako zerbitzua ipintzeko aukerarekin lanean ari garela jakinarazi nahi dizuegu. Zerbitzu horren bidez, Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako ikasleak 8:00 edo 8:30-etan utzi ahal izango zenituzkete aste osoan zehar eta asteazkenetan arratsaldeko 16:30 arte geratu ahal izango lirateke.

Zerbitzu hau martxan ipini ahal izateko gutxiengo ikasle kopuru bat behar dugu.

Informazio gehiago nahi baduzue zatozte eskolara galdetzera. Mila esker.

 

Os informamos de que estamos trabajando en la posibilidad de incorporar un servicio de “madrugadores” a la escuela, mediante el cual, tanto los alumnos y alumnas de infantil como los de primaria podrían entrar a la escuela a las 8:00 u 8:30 así como quedarse los miércoles hasta las 16:30.

Para poder poner en marcha este servicio es necesario un número mínimo de usuarios.

Para más información podéis pasar por la escuela. Muchas gracias.

Agate Deuna – Santa Agueda

Urtero moduan, ostegun honetan, otsailak 4, Agate Deuna bezperan, Cantarranako ikasle eta irakasleak Muskizetik abestera aterako gara.

Hiru taldetan antolaturik 10:00-etan aterako gara eskolatik. Gurekin etorri nahi baduzue, gonbidatuta zaudete! Ez ahaztu makila!

Egutegia-Agate-Deuna-kolorez

Como todos los años, este jueves 4 de febrero, víspera de Santa Agueda, los niños y niñas de Cantarrana, junto con nuestros profesores y profesoras saldremos a cantar Santa Agueda por Muskiz.

Si os apetece acompañarnos, estáis invitados. Saldremos a las 10:00 de la escuela divididos en tres grupos. ¡No olvidéis la makila!

Cantarrana ereserkia – Himno de Cantarrana

Azken bolada honetan gure eskola maiteak ereserki baten faltan zegoela pentsatu dugu eta horregatik burubelarri egon gara lanean doinua eta letra asmatzen. Gabonetako oporretan amaitu genuen lanaren erdia. Beste erdia zuen laguntzaz amaitzea espero dugu…

Momentu honetan audio atal orokorrak grabatuta ditugu, baina zuen laguntza nahi dugu pista baten bat gehiago gehitzeko gure grabazioari. Hortaz, musikaria bazara eta gure ereserkiaren parte izan nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan cantarranaeskola@gmail.com helbide elektronikoaren bidez.

Ahotsaren pista, abeslari bikain baten esku utzi dugu eta espero dugu laster aurkeztea.

Bitartean, oinarrizko audioa aurkezten dizuegu, letrarekin batera. Musikarekin batera abestu nahi baduzue, kontuan izan pianoaren melodia dela ahotsaren berbera.

Zuen gustukoa izatea espero dugu!

Captura de pantalla 2016-01-27 a las 14.19.22

En Cantarrana llevamos un tiempo pensando que nuestro colegio estaba a falta de un himno. Es por eso que durante las últimas semanas hemos estado trabajando sin descanso componiendo una sencilla melodía y una letra. La primera mitad del trabajo lo concluimos durante las vacaciones de Navidad y la otra mitad pretendemos concluirla con vuestra ayuda.

Hasta el momento hemos grabado las pistas básicas de audio y os pedimos colaboración para grabar el resto. Si tocas algún instrumento y te apetece colaborar en la grabación, ponte en contacto con nosotros a través de la dirección de correo electrónico cantarranaeskola@gmail.com.

La grabación de la pista de voz la hemos dejado en manos de una gran cantante. Esperamos poder presentarla en breve.

Mientras tanto, en los links de la parte superior podéis encontrar la pista de audio y la letra. Si os apetece cantarla, tened en cuenta que la voz interpreta la misma melodía que el piano…

¡Esperamos que sea de vuestro agrado!

Proiektu berria: Eskola aldizkaria – Nuevo proyecto: Revista escolar

Laster zuen eskuetan izango duzue paperetan gure azkeneko proiektua: Eskola aldizkaria. Lehengo alea inprentan dago orain. Hiruhilabetero ale bat argitaratzeko asmoa dugu, eskola komunitateari, bertan egiten ditugun ekintzen berri emateko.

Paperezkoa heltzen zaizuen bitartean, PDF formatoan irakur dezakezue hurrengo argazkian klik eginez.

Gure aldizkariak txoko berezia izango du webgunean. “Proiektuak” izena duen atalean topatuko duzue hemendik aurrera.

Pronto tendréis en las manos nuestro último proyecto: La revista escolar. La primera edición se encuentra en imprenta en estos momentos. Pretendemos publicarla trimestralmente para comunicar a la comunidad escolar las actividades que realizamos en el centro.

Mientras llega la edición impresa, podéis leer la versión PDF haciendo clic sobre la foto de encima.

A partir de ahora, la revista tendrá su propio hueco en la web. Podréis encontrarla en la pestaña “Proiektuak”.

Matrikula epea zabalik

Cantarrana, zuzenean!

Gaur, urtarrilak 25, 2016-2017 ikasurterako matrikula epea zabaltzen da. Epe hau hurrengo otsailaren 5era arte zabalik izango da. Gure eskola bisitatzen animatzen zaituztegu, Muskizko hezkuntza aukerarik onena garela ikus dezazuen. Zuen zain egongo gara!

Filmea euskaraz igande honetan Meatzari Aretoan

Igande honetan zinemaren xarmaz gozatu ahal izango dugu euskaraz. Meatzari Aretoan Muskizko Udalaren Euskara Zerbitzuaren eskutik “The snow queen” filmea euskaraz ikusteko aukera izango dugu. Animatu zaitezte!!

Este próximo domingo podremos disfrutar del encanto del cine en euskara. De la mano del Servicio de Euskara del Ayuntamiento de Muskiz podremos disfrutar de la película “The snow queen” en euskara. ¡Animaos!