Archivos de la categoría haur hezkuntza

Musika tresnen proiektuaren aurkezpena – Presentación del proyecto “Instrumentos musicales”

Aurreko astean gure eskolako 4 urteko ikasleek aurreko asteetan landutako “Musika tresnak” proiektuari amaiera eman zioten gurasoen aurrean aurkezpen polit bat eginez.

Hona hemen aurkezpen hori:

La pasada semana, nuestros alumnos y alumnas de 4 años dieron por concluido su proyecto denominado “Instrumentos musicales” presentándolo ante sus familias.

Podéis visualizar el vídeo en la parte superior.

Muñatones – Sopuerta

Atzo Haur Hezkuntzakoek ikasurte honetako azken txangoa egin genuen. Goizean goiz Muñatones gaztelua hurbiletik ezagutzeko aukera izan genuen eta beranduago Sopuertako zelaietara joan ginen jolastera eta bazkaltzera. Ederto pasa genuen eta argazki batzuk erakutsi nahi dizkizuegu.

Argazki guztiak – Todas las fotos

Ayer los niños y niñas de Educación Infantil realizamos la última excursión de este curso. A primera hora de la mañana pudimos disfrutar del castillo de Muñatones para después, ir a las campas de Sopuerta a comer y jugar. Lo pasamos genial y queremos mostraros algunas fotos…

Haur Hezkuntza 3 urtekoen Massai proiektua

Dakizuenez, Cantarrana eskolan, Haur Hezkuntzan, proiektuka lan egiten dugu. Aurtengo proiektuetako bat “Massai” izenekoa izan da. 3 urteko gelan landu dugu. Hona hemen beraiek prestatutako bideo bat.

Como ya sabéis, en Cantarrana trabajamos por proyectos en Educación infantil. “Massai” es uno de los proyectos trabajados este curso. Se ha trabajado en el aula de 3 años. Os dejamos con video elaborado por ellos.

Euskararen aldeko kanpaina – Campaña a favor del euskara

Guraso agurgarriok:

Aste honetan aurtengo euskararen aldeko 2. kanpaina ospatuko dugu eskolan. Kanpaina hauen asmoa ikasleengan euskararen aldeko jarrera positiboa piztea eta beronen erabilera sustatzea dira. Ekintza asko antolatu ditugu eta hauei amaiera emateko zuen bertaratzearekin kontatu nahi genuke.

Ostiralean, arratsaldeko 16:30-etan, eskolako patioan, “Pausoz-pauso” eta “Zazpi jauzi” dantzatuko ditugu eta honen ostean, Cantarrana eskolako ereserki berria estreinatuko dugu zuekin batera abestuz. Oraindik ez baduzue ezagutzen, bilatu ezazue gure webgunean bertan.

Zuek gure artean dantzatzen eta abesten ikusteko asmoz, jaso ezazue agur bero bat.

—————-

Estimad@s padres y madres:

Durante esta semana vamos a celebrar en la escuela la segunda “campaña a favor del euskara” anual dedicada a la promoción de la actitud positiva hacia nuestra lengua y al fomento de su uso. Realizaremos una gran variedad de actividades y como colofón, nos gustaría contar con vuestra presencia.

El viernes, a las 16:30 horas, en el patio de la escuela, bailaremos “Pausoz – pauso” y “Zazpi jauzi” para después estrenar el nuevo himno de Cantarrana cantándolo junto a tod@s vosotr@s. Si aún no lo conocéis, podéis encontrarlo en nuestra web

Esperando que os unáis a bailar y cantar entre nosotros, recibid un cordial saludo.

Mitologia proiektua Haur Hezkuntzan – Proyecto “Mitología” en Educación Infantil

Aste honetan Haur Hezkuntza 4 eta 5 urteko ikasleek “Mitologia” proiektuarekin amaitu dute. Hona hemen atzo 5 urteko neska mutilek proiektuaren amaiera moduan prestatu zuten ekintzaren bideoa. Edabe magiko bat prestatzen aritu ziren eta etorkizunean gogoratzeko grabatu egin genuen…

Esta semana, los alumnos y alumnas de 4 y 5 años de Educación Infantil han concluido el proyecto “Mitología”. Os presentamos el video con la actividad que prepararon ayer para dar por finalizado el proyecto. Prepararon una poción mágica y lo grabamos para poder recordarlo en el futuro…

4 urteko ikasleak unibertsoa lantzen eta Olentzerori bisita egiten

Gabonetako oporretan joan aurretik eskolako Olentzerori bisita egin genion. Unibertsoa lantzen nekaezin aritu ginen aurretik eta merezitako opariak eskatzera hurbildu ginen beregana!

Antes de irnos de vacaciones navideñas nos acercamos a visitar a Olentzero en la escuela. Habíamos trabajado incansablemente en nuestro proyecto sobre el universo, así que nos acercamos a pedirle nuestros merecidos regalos…

Argazki guztiak – Todas las fotos