Todas las entradas de: admin

Gaztaina eguna

Pasa den abenduan, udazkenari agurra emateko, «Gaztaina eguna» ospatu genuen eskolan. Egun berezi hau euskararen asteari amaiera emateko ere erabili genuenez, ekintza mordoa antolatu genituen. Hona hemen argazki gutxi batzuk:

El pasado mes de diciembre celebramos «Gaztaina eguna» para despedir el otoño. Aprovechamos este acto  como colofón a la semana del euskara por lo que organizamos diversas actividades que disfrutamos todos juntos.

Filmea euskaraz igande honetan Meatzari Aretoan

Igande honetan zinemaren xarmaz gozatu ahal izango dugu euskaraz. Meatzari Aretoan Muskizko Udalaren Euskara Zerbitzuaren eskutik «The snow queen» filmea euskaraz ikusteko aukera izango dugu. Animatu zaitezte!!

Este próximo domingo podremos disfrutar del encanto del cine en euskara. De la mano del Servicio de Euskara del Ayuntamiento de Muskiz podremos disfrutar de la película «The snow queen» en euskara. ¡Animaos!

Zein zen gabonetako Euskal afari tipikoa?

Gabonetako euskal afari tipikoa urte askotan familia mahai baten inguruan bildu zuena, ortuak edo / eta itsasoak ematen  zituzten produktuetan oinarritzen zen. Jakina , menuak jangartxuak ziren iraganeko herstura ekonomikoa zela eta alde batetik ,eta  Elizak inposatutako bijilia bestetik. Gaur egun Euskal etxe gehienetan zerbitzatu egin diren Gabonetako menuak ez dute zerikusirik garai hartako menuekin.

Seguir leyendo Zein zen gabonetako Euskal afari tipikoa?

Haur Hezkuntza 3 urteko ikasleen aurreneko hiruhilabetea

Ikasurte honetako aurreneko hiruhilabetea amaitzear dago. Nerea eta Janirerekin lan itzela egin dugu eta zuek ikus dezazuen, argazkiz betetako bideo bat prestatu dute gure andereñoek… Zuen gustokoa izango delakoan gaude!

El primer trimestre de este curso está a punto de finalizar. Hemos trabajado muchísimo con Nerea y Janire y para que vosotros y vosotras podáis verlo nuestras andereños han preparado un vídeo repleto de fotos. ¡Estamos seguros y seguras de que os va a encantar!